Sexuen arteko berdintasuna eta errespetua aldarrikatzeko kanpaina egingo jaietan

19.07.12
Berdintasuna

Tratu Onen Aldeko Plataforma herrikoiak, herriko jai nagusiak aprobetxatuko ditu sexuen arteko berdintasuna eta pertsonen arteko harremanetan errespetua oinarri izan behar duela aldarrikatzeko. Kolektiboak eta ligatzerakoan jarrera nobleak mantentzeko eta errespetua bultzatzeko ekimena abian jarri du. Kanpaina hau azken urteotan egin dituenaren lekukoa hartzera dator, urterik urte gizartean errotuago baitago.

Aurtengo uztailaren 20tik 25era bitartean kartelak eta pegatinak bananduko ditu (herriko tabernetan eta dendetan, udalaren bulego eta instalazioetan, eta abar...) gizarteak jarrera sexistek eragiten duten kalteaz kontzientziatzeko eta, eraso sexistak gogor salatzeko. Plataformak ligatzeko modu sano eta naturala bultzatu nahi du, parekidetasunean eta errespetuan oinarrituriko jaiak izateko, pertsona guztiak –emakume nahiz gizon- disfrutatu dezagun.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko