Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko jaietan

20.07.12
Kultura eta Gazteria

Euskotren Sozietate Publikoak, bihar uztailaren 21ean Bilbao eta Deba artean larunbateko ohiko zerbitzua osatzen duen trenen gaueko zerbitzu berezia sendotu du Zornotzako eta Ermuko jaiak direla eta.

Tren bereziek honako ordutegi hauek izango dituzte:

Bilbao-Deba noranzkoa

  • Irteerak Atxuri-Bilbotik Debarantz: 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean
  • Irteerak Zornotzatik: 23:50 (Zaldibarreraino), 0:50 eta 7:13an (Durangoraino)
  • Irteerak Ermutik Debarantz: 22:15, 23:53, 1:53, 3:53, 5:53 eta 7:23an(Eibarreraino).

Deba-Bilbao noranzkoa

  • Irteerak Debatik Atxuri-Bilborantz: 1:35, 3:35, 5:35 eta 7:19an (Elgoibartik Durangoraino)
  • Irteerak Zaldibartik eta Durangotik Zornotzarantz: 0:20 (Zaldibartik), 23:32 eta 6:45ean (Durangotik)
  • Irteerak Debatik Ermurantz: 23:05, 0:35, 2:35, 4:35, 6:35 eta 7:35ean (Eibarreraino)

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu