Bete-betean oporretan, bete-betean Postal lehiaketan sartuta!
Euskara Sailak abian du Postal Lehiaketa eta partaideek euren oporraldia pasatzen duten lekutik postal 247 posta kutxatilara bidaltzea besterik ez dute egin behar, sari bikainak irabazteko: Lehen sariak, landetxe batean bi lagunendako asteburu pasarako txartela jasoko du. Bigarrenak, berriz, jardunaldi bateko egun-pasa bonoa spa batean. Eta hirugarrenak, bi pertsonendako afaria. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izango dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie.
Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informaletan ere herritarrok Euskara erabiltzea da. Hortaz, oporretan egon edo egongo diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa egin behar da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, nola idatzita dagoen, sintaxia, joskera, hiztegia...
Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa irailaren 30a baino lehen, ondoko helbidean egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia).
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte