Txupinazoak hasiera ofiziala emango die gaur herriko jai nagusiei

24.07.12
Kultura eta Gazteria

Gaur arratsaldean botako den txapliguak herriko jai nagusiei hasiera emango die ofizialki. Txapliguak hiru eguneko eta atseden eta neurririk gabeko jaiari hasiera emango dio. Castilla y León Klubako Santiago Fuertes atletak txapligua arratsaldeko zazpietan botako du Orbe Kardinalaren plazatik. Zertxobait lehenago herriko alkate Carlos Totorikak Santiago Fuertes atletarekin bertaratutako guztiak agurtu eta jai zoriontsuak pasatzeko esango diete. Txapligu ofiziala botatakoan txaranga kideek joko dituzten bonboen eta turuten soinuei leku egingo zaie. Gaur arratsaldean botako den txapligu hori, jai egunetako bakarra izango da udalak ekidin nahi baitu jaiak eragotzi dezaketen bestelako elementurik. Horregatik, aurten txapligu bakarra botatzea eta egiteko hori piroteknia enpresa ospetsu baten esku uztea erabaki du udalak. Enpresa horrek langile aditu bat ekarriko du zeregin horretarako, datorren ostiralean ere, herrian izango baita su artifizialak jaurtitzeko.

Arratsaldeko 17etan, Patxi plazan betaurredun banaketa egingo da Drogomenpekotasunaren Prebentzioko Udal Zerbitzuaren eskutik, ondorengo mezuarekin: ''Ireki begiak! Drogatzeak badu bere ordaina''.

Kalejira bitan banatuko da: aurrean busti nahi ez dutenek eta Pololaren atzeak inporta ez zaienak

Txupinazoaren ondoren txarangak aurkezteko ekitaldi eta kalejirari hasiera emango zaio herriko kaleetatik zehar. Kalejira hori ‘Irulitxa’ fanfarriak eta beren musikak girotuko dute. Iazkoan bezala, Txarangen batzordeak ohar bat zabaldu du txaranga kideen eta herritarren laguntza eskatuz inork kalejirari uko egin ez diezaion, batez ere busti nahi ez duten guztiek, azken urteetan balkoietatik ura botatzea ohitura bihurtu baita. Hori ekiditeko, kalejira bitan zatituko baita. Busti nahi ez dutenek lehenengo aterako dira desfilean fanfarriaren atzetik. Segidan, bustitzea inporta ez zaien guztiak joango dira, Polola kopinaren atzetik.

Kalejiraren ibilbidea ondorengo hau izango da: Orbe Kardinalaren plaza, Valdespinaren Markesaren kalea, Goienkale, Okin-zuri, Zubiaurre, Sexto Centenario, merkatu plazatik eta San Pelaio kaletik, Mallabirako bidean dugun errotondara bitartean, Zeharkalea, eta kaltxangoren bidez berriro ere plazara. Aurten, Herritarren Segurtasun Alorrak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioen Sailari aipatutako kaleak bi orduz itxi egingo direla jakin arazi dio. Hori dela eta, PESA BIZKAIBUS eta LURRALDEBUS autobus-lineak kalte egingo dira.

Gaueko hamarretan Valdespina Markesaren parkean Beti-Txartok antolatutako musika jaialdia egongo da honako taldeekin: A.D. (Brutal), Komando Antilimako (Hard Punk), Los Hermanos (Street Hardcore), Javierski DJa, Khris Rios DJa (Txitxarro / Blum Records). Ordu geroago, gaueko hamaiketan, herriko plazan, lehenengo dantzaldiari emango zaio hasiera. Dantzaldian ‘Nueva Alaska’ orkestrak joko du.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan