El sueño de morfeo taldearen 'Buscamos sonrisas' birak arrakasta handia lortu du Ermuan

23.07.12
Kultura eta Gazteria

2012ko Santixauen kontzertu nagusia arrakasta handia izan da. San Pelaio parkea mota guztietako publikoz beteta zegoen, bai jende gaztea bai jende nagusia, gozatzeko prest El sueño de morfeo taldearen kontzertua.

Kontzertua gaueko 23:30etan San Pelaioko parkean aurreikusita zegoen baina 15 minutuko atzerapenarekin hasi zen eta luzatu zen gaueko ordubi eta laurden gutxi arte. Seguruenez, azken edizioen kontzertu onena izan da. Azpimarratzeko da soinuaren kalitatea eta Raquel del Rosario abeslariaren doinu eztia.

Kanarietako abezlariak, beste bi musikariekin batera David eta Juan, bere azken diskoaren abestiak (Buscamos sonrisas) abestu dituzte. Disko hau otsailaren 14an argitaratu izan zen eta urrian Tenerifen eta Las Palmasen arkeztu izan zen. Halaber, beste abesti ezagunak eskaini dizkigute gozaraziz San Pelaioko plazan bildutako jendeari.

Kontzertuaren bitxikerien artean aipatzekoa da ezkonberriak agertokira igoera da. Raquel del Rosario abeslariak berak abesti batean Ermukoaz eta Italiakoaz osatutako bikoteari animatu zion. Mementu barregarria izan zen eta plazan bildutako jendeak irribarre egin zuen. Helburua lortuta El sueño de morfeo! Mila esker.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu