Hiritarren Segurtasun Alorrak maula-ahalegina ohartu du

27.07.12
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udalaren Hiritarren Segurtasun Alorrak, Ertzaintzak abisatuta, biztanleei ohartu nahi die maula-ahalegina Durangaldeko enpresa eta baserri batzuetan egiten ari dela. Antza denez, ingelesezko matrikuladun furgoneta (atzekoa horia da eta aurrekoa mementuz ez daki) gidatzen duten gizabanako batzuk egileak dira.

Pertsona hauek enpresetara eta baserrietara joaten dira asfaltatzen lan egiten esanez. Haiek esaten dute hurbil lan egiten ari direla eta asfalto soberan geratu zaiela eta jabeak nahi izanez gero enpresa edo baserriaren sarrera asfaltatu ahal dutela oso merke. Baietz esaten duten jabeei lana egiten diete baina gero askoz diru gehiago eskatzen diete. Ordaindu ezean kotxe grisa gidatzen duten atzerritako pertsonek jabeengana joaten dira beldurrarazteko.

Hori dela eta, pertson hauek detektatuz gero, bai Ertzaintzarekin 943 531700 telefonoz deituz bai Udaltzaingoekin 943 176300 telefonoz deituz harremanetan jartzea eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen