Orbe Kardinalaren plazako merkataritza-ardatzaren birmoldaketa lanak hasi dira
Orbe kardinalaren plazako merkataritza-ardatzaren birmoldaketa lanak jadanik hasi dira. Lanak PERCO plan estrategikoaren barruan daude.
Lanei esker oraingo 3,5 zentimetroko kareharri mutxardatutako zoladura aldatuko da eta ipiniko da ezaugarri berberetako beste bat baina lodiera 5 zentrimekoa izango da. Horrela, zoladurak ezberdinetako antolatzen diren kultur ekintzetarako plazan sartzen diren kamioien pisua hobeto eutsiko du.
Gainera, frontoiko babes-sareta eta hiri-altzaria ere aldatuko dira, hau da, paperontziak eta bankuak ipiniko dira eta egungoak beste herriko alde batean ipiniko dira egoera onean daudelako. Kale-argiak ez dira aldatuko orain dela gutzi aldatu direlako. Ez da ezer kioskoan egingo ezta frontoian. Ikatz dendaren ondoan dagoen harriko bankuan besterik ez zatitxo bat moztuko da orain plazan sartzen nahi duten kamioiek arazoak dutelako eta horrela arazoak konpontzen dira. Halako lanak egingo direnez zuntz optikoaren aurre-instalazioa egiteko aprobetxatuko da, horrela ez da lanak bukatu ondoren berriro zangak egitea beharrezkoa izango.
Aurtengo martxoaren 26an lanaren esleipenaren alkatetza-dekretua sinatu zen. Construcciones y Proyectos Pagolar S.L. adjudikaziodun enpresa izan da. Nahiz eta lizitazioren aurrekontua 259.190,50 eurokoa izan azkenean adjudikazioaren zenbatekoa 198.708,81 eurokoa BEZ barne izan da. Egiteko epea 3 hilabetekoa da. Lanak uztailaren 30ean hasi ziren, geroztik enpresak materialak eta kasetak plazaren barruan jarri ditu. Hala ere, atzo abuztuaren 1ean zoladura pikatzen hasi ziren. San Martin Azokaren baino lehen amaitzen saiatuko da aurreikusitako epeak betetzen badira eta eguraldia lagunduz gero.
Lanak azkartzeko asmoan, Ermuko Udalaren teknikariak, ACHE elkartearen pertsonak eta lanak egingo dituen enpresaren teknikariak hainbat aldiz bildu dira lanak planifikatzeko eta zerrenda bat sortu da kontaktu guztiekin. Hori horrela, arazoren bat izanez gero, enpresak dendaren jabeekin zuzen zuzenean harremanetan jar dezakete. Planifikazioa 3 faseetan osatuta dago:
- 1ngo fasea: Infreñu tabernatik mertzeria arteko egingo den aldea da.
- 2. fasea: Zabal tabernatik amaiera arte egingo den aldea da.
- 3. fasea: Titanic tabernaren aldea da.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da