UKEko kirol instalazioetan mantentze-lanak abuztuan

09.08.12
Kirolak

Ermuko hainbat biztanleek herriaren kanpoan beren oporrak gozatu bitartean Ermuko UKEko kirol instalazioak abuztuaren 23an arte itxita egongo dira mantentze-lanak egiteko eta prest egoteko. Beste kirol instalazioak (Betiondo Kirol Konplexua eta Aritzmendi frontoia) abuztuaren amaiera arte itxita egongo dira.

UKEko arduradunak azaltzen du denboraldi honetan ezinbesteko mantentze-lanak kirol instalazioetan egiten dira. Instalazio guztietan berrikuste sakon bat egiten da aktibitatea lasaiagoa da hilabete honetan beste urteko denboraldietan baino.

"Igerilekuak esate baterako behintzat urtean behin hustu eta berrikusi behar dira". Honela, prest daude gero erabiltzeko Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eskatzen duen arabera. Hori dela eta, garbiketa eta egokitzapen higieniko lanak derrigorrezkoak dira. Gainera, legionella birusaren kontrako tratamendua egin behar da. Hau guztia udan egitea erabaki da eskaria gutxiagoa izateagatik.

Igerilekuen osoko tratamenduz gain, gainerako instalazioetan ere berrikuste eta ikuskapen lan txikiak (aldaketak, berritzeak, konponketak, ...) egiten dira. Besteak beste, pintura errepasoak, zoladura eta hormeko alikatatuen hobekuntzak, tutuerien konponketak, ur bero-metatzeko andelen hustu eta garbiketa. Beste lanak ere klimatizazio-instalazioen berrikustea eta ponpa-aretoen ikuskapena dira.

Azkenik, urtero emakidadun enpresak kirol-zentro guztien garbiketa ere egiten du denboraldi honetan.

Instalazioen itxierak iraun bitartean abonatu guztiek Eibarko Orbea kiroldegira joatea badutela gogorarazten dizuegu. Hortaz, aipatutako kiroldegian harrera-gunean norbere abonatu txartela eta NAN-a aurkeztea derrigorrezkoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da