MOBILE.OLD: Ermuak parte hartzen duen FTTH udal sarea erabiliz zerbitzuak garatzeko europako proiektua

10.08.12
Erakundea

Ermuko Udalak MOBILE.OLD izeneko europear proiektu batean parte hartzen ari da, udaleko zuntz sarearen bitartez adineko pertsonentzat zerbitzuak garatu ahal izateko, beraien independetzia, mugikortasuna eta osasun maila ona mantentzea sustatuz.

Gure udalean FTTH udal sarea zabaltzeko bigarren fasean ematen ari diren lanen artean kokatzen dugu proiektu hau. Fase honetan, FTTH azpiegitura etxe guztietara eramateaz gain, Udalak sarearen bitartez herritarrei eta enpresei eskaini dakieken zerbitzuetan lanean dihardu.

Hamar erakundez osatutako partzuergo europear bat da proiektua garatzeko arduraduna. Ermuak parte hartzen du Madrilgo Osasun eta Ongizate klusterrarekin eta Safeview enpresarekin batera, Nextiraone enpresarekin FTTH zabaltzeko bigarren faseko esleipenduna dena.

MOBILE.OLD proiektua lau zerbitzu mota garatzen saiatuko da eta smartphone eta telebistaren bidez eskainiko dira:

  • Pertsona bakoitzari egokitutako informazioa, egunkarietako tituluen formatuarekin, garraioetan ematen diren inzidentziekin erlazionatutakoa. Zerbitzu honek adineko pertsonek informazio eguneratua izan dezaten ahalbidetzen du, beraiek egin behar duten bidaietan eragina izan ditzaketen grebak, obrak eta edozein inzidentziari buruz berri emanez.
  • Bidai transnazionalak planifikatzeko tresna. Honen bidez, pertsonak egin behar duen bidaiari buruzko informazio praktiko garrantzitsua du eskura: garraio publikoa, ordutegiak, garraioen arteko loturak, tiketak, e.a.
  • Telefono mugikorreren bidez araso kognitiboren bat duten pertsonak non dauden jakiteko zerbitzua, pertsona hori lekuz aldatzen denean bere ardura duen pertsonari alarma bat bidaliz, kokatuta dagoen lekua adieraziz.
  • Adineko pertsonen osasun maila ona sustatzen duten zerbitzuak, entrenamendu planak eskainiz beraien mugikortasuna errazteko.

Ermua eta Rumania, Holanda eta Austriako beste hiru Udaletan proiektu honen pilotoa garatu behar da. Emango diren pausuak hauek dira:

  • Proposatutako zerbitzuak udal bakoitzean 60 urtetik gorako bost pertsonei aurkeztu bere iritziak ezagutzeko.
  • Jasotako informazioarekin, partzuergoko enpresek eskaini behar diren zerbitzuak definitu eta garatuko dituzte.
  • 2013ko udan Europako lau Estatuetan pilotuak garatuko dira eta 20 pertsona inguru parte hartuko dute Udal bakoitzean.
  • Pilotoak balioztatutakoan, zerbitzuak prest egongo dira 60 urtetik gorako pertsonentzat.

Momentu honetan, proiektuaren lehen pausuak ematen ari dira. Uztailean Ermuko 60 urtetik gorako 5 pertsona gonbidatuak izan ziren jardunaldi batera. Bertan, Safeview enpresak proiektuan proposatutako zerbitzuak aurkeztu zizkien eta iritzia eman zuten, beraien beharrak eta igurikipenak aurkeztuz eta beste zerbitzu interesgarri batzuk proposatuz.

Irailean berriro elkartuko dira zerbitzuen definizioan emandako aurrerapenak ikusteko, pertsonen inplikazioa mantendu eta zerbitzuak beraien benetako gaurko eta etorkizuneko behar eta igurikipenetara erantzun dezaten lortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena