Imagen
Zirkulazioa herriaren alde batzuetan itxita egongo da Euskaltelen kutxatilak konpontzeko
16.08.12
Hiritarren Segurtasuna
Euskaltel enpresak gure herriaren alde batzuetan dituen kutxatilak konpontzeko zirkulazioa itxita egongo da. Lanak, gaur bertan, abuztuaren 16an hasiko dira. Herritarren Segurtasun Alorrak lanak egingo diren arduradunekin koordinatuko da zirkulazioaren arazoak minimizatzeko. Ondorioz, lanak egondo diren lekuetan zirkulazio itxita egongo da astelehena arte, abuztuaren 20an, zementua lehortu behar delako.
Jarraian, gure herriaren alde bakoitzean egingo diren lanak adieraziko ditugu honako taulan:
Hasiera-data | Amaiera-data | Jarduera | Itxurakeria zirkulazioan |
---|---|---|---|
Osteguna, abuztuaren 16an | Astelehena, abuztuaren 20an | Ongarai kalearen aldapa beheraren amaieran dauden kutxatilak | Zirkulazioa Ongarai aldapa beheraren azken tartean itxita egongo da. Ondorioz, bi lan-semaforo jarriko dira igotzen diren ibilgailuetarako eta beheratzen diren ibilgailuetarako txandaka bidea emateko. Gainera argizko balizak gauean jarriko dira eta abiadura-erredukzioaren bide-seinaleak eta "kontuz! Lanak" bide-seinaleak |
Osteguna, abuztuaren 16an | Astelehena, abuztuaren 20an | San Pelaioko kalearen 20 zenbakiaren parearen zirkulazio-erreian dagoen kutxatila | Zamalanerako gune hau ibilgailurik gabeko egon behar da goizeko 8etatik aurrera |
Ostirala, abuztuaren 17an | Astelehena, abuztuare 20an | Diputazio kalearen 17 zenbakiaren parearen zirkulazio-erreian dagoen kutxatila | Zirkulazioa Ursulo zeharbiderako kontrako noranzkoan desbideratuko da; horrela Zearkaletik joan daiteke eta Diputazio kalera edo San Pelaio kalera sar ahal izango da, kontrako noranzkoan ere. Beharrezko bide-seinaleak eta hesiak jarriko dira. Euskaltel enpresak hesietan argizko balizak, abiadura-erredukzioa eta "kontuz! Lanak" bide-seinaleak jarriko ditu |
Beheko argazkietan jarriko diren bide-seinaleak hobeto ikus daitezke.
Lotutako albisteak
Imagen

30.05.25
Ongarain piztutako sute baten ustezko egileak identifikatu eta inputatu ditu Udaltzaingoak
Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran
Ur-jokoen gunean altzari publikoak erretzeko sutea eragin duten ustezko autoreei bi mila euroko kalteak egotsi eta isuna jaso dezakete instrukzioaren amaieran
Imagen

15.05.25
Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu Ermuan eta Ertzaintzaren eskuetan utzi epaitegira eraman ditzaten
Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete
Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete
Imagen

30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun
Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko