Yuzz zentro bat sortuko da Ermuko Izarra Centre eraikinean
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak, Yuzz hitzarmena sinatu du Banesto Fundazioarekin, euskal enpresari laguntzeko sortutako sailaren mendeko SPRI taldearen bitartez. Hitzarmen horren bidez ekintzaile gazteak gaitzeko 3 Yuzz zentro sortuko dira. Beraien artean, gure herrian Izarra Centre eraikinean zentro bat sortuko da.
Programan 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute; hiri bakoitzean 20, gehienez ere.Ikasleen hautaketa aipatutako bi erakundeek egingo dute, eta elkarrekin antolatu eta prestatuko dituzte enpresen sorrerarekin eta kudeaketarekin lotutako jardunaldiak, lanerako mahaiak, mintegiak eta tailerrak.
Proiektuak Euskadin kultura ekintzailea bultzatzea du xedetzat, eta Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak martxan jarritako prestakuntzaren barruan kokatzen da. Hitzarmenaren informazio gehiago aurki daiteke Eusko Jaurlaritzaren Irekia plataforman abuztuaren 2an argitutako prentsa-oharran.
Pasa den abuztuaren ostiral 17an El Correo egunkarian argitaratutako artikuluan agertzen den bezala, Carlos Totorika alkateak Euskadiren espiritua ausarta eta ekintzailea beti izan dela adierazten du eta nahiz eta azken hamarkadetan enpresarien bidegabeko balorazio bat ikusi dugun eta Euskadiko gazteen joera soldatako lana bilatzea izan den, Ermuko Udalak inoiz ez du ekintzailetzaren aldeko aposturik egiteari laga; egungo enpresen beharrekin eta ekimenekin lagunduz eta babestuz, gazte ekintzaileei babestuz edo udaletxea bera ekintzailetza eta berrikuntzaren motor eta eredu bat bihurtuz.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik