Euskara ikastaroak egiteagatiko diru-laguntza deialdia zabalik

31.08.12
Euskara

Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako 2012ko beka deialdia zabaldu du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak jada aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Konbentukoa kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren urriaren 5era, egun hori barne. Bestalde, herritar guztiok jasaten ari garen krisialdia dela eta, Udalak herritar gehienengana heltzeko asmoz partida igotzea adostu du, deialdi honi dagokion partida 11.900 eurotaraino igoz.

Diruz lagunduko diren ikastaro motaren abanikoa zabala da eta, ikasteko prozesuak dituen zailatsunak gainditu nahian, 106. urratsetik 112. urratsera bitartean aritzen diren ikasleek ikastaro beragatik, bi aldiz, diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Horretaz gain, lan gabe egon diren ikasleek, eta gutxienezko soldatara heltzen ez direnek matrikularen %75a jasotzeko aukera ere izango dute. Informazio guztia Udal web orrian eskuragarri dago.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin