Aukeren azoka herriko dendetan, udako generoarekin

05.09.12
Gizartea

Ermuko dendek deskontu eta eskaintzak eskainiko dituzte hiru egunetan, bihartik larunbatera bitartean. Hiru egun horietan aukeren azoka izango da Ermuko dendetan udako generoari irteera emateko xedez. EMOEk irailaren 6tik 8ra bitartean gauzatuko den aukeren azoka antolatu du. Denboraldiko produktuak aukeran dendetan bertan egingo da, establezimenduaren ohiko ordutegian. Prezio paregabean nahi dugun produktua etxera eramateko azken aukera izango da, parekorik gabea.

Azoka horretara, esan bezala, herriko hogeita lau establezimendu bilduko dira. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Arinka, Calzados Eva, Calzados Eder, Doan, Angela, Esteban Vieco, Guipur, Gutiérrez, Izagirre, Marisa, Margel, Nane, Ramos Moda, Vintage, Cocoliso, Dulce Bebé Peques, Juana Mari, Bolsos Sagardui, Yonari, Artarrai, Colchonería Etxedreams, Peluquería Marfil eta Cable Spot.

Ekimenak denboraldi eta merkealdian saldu gabe geratu diren produktuei irteera ematea, stockean gera ez daitezen.

Ostegunetik larunbatera bitarteko hiru egunetan merkatariek beren establezimenduetan eta ohiko ordutegian udako gauzak eskainiko dizkigute prezio ezin hobeetan. Parte hartzen duten dendek beren ateetan kartela izango dute. Ekimean erabiliko duten leloa hau da: “Aukera onak. Bila itzazu”.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du