Extremadurako XXI kultur astea

13.09.12
Gizartea

Extremadurako kultur zentroak hogeita bat garren aste kulturala ospatzen ari da aste honetan, zeina igandera bitartean gauzatuko duen. Edizioa Gabriel Galan olerkariari dedikatu zaio. Egitarauari larunbatean eman zitzaion hasiera lurraldeko bandera jarriz udaletxean. Astelehenean umeei dedikatu zitzaien: umeek jolasak, lehiaketak eta txokolate-jana eginez. Asteartean igela eta Extremaduran ohikoa den toca jolasen partidak jokatuz egoitzan bertan. Asteazkenean Gabriel Galan idazleari dedikatu zitzaion, haren lanen irakurketa eginez. Gaurkoan janari tipikoen lehiaketa egingo dute. Partaideek prestatuko gauzak aurkeztu ahal izango dituzte arratsaldeko zazpi eta erdietara bitartean. Bertaratzen direnek migak, patata tortillak, gazpatxoak eta postreak dastatu ahal izango dituzte.

Programaren mamia datorren asteburuan gauzatuko da. Bihar, ostiralean, cuatrola jokoaren lehiaketako partidak jokatuko. Horiek arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera jokatuko dira, zentroko egoitzan bertan. Igandean jolas gehiago izango dira, igela eta Extremaduran ohikoa den toca jolasen partidekin. Ordu eta leku berean jokatuko dira. Larunbatean ardoa partekatuko dute agintari, bazkide eta gonbidatutakoek. Arratsaldean hainbat talderen dantza erakustaldia iragarrita zegoen baina, bertan behera geratu da. Igandean, edizioari amaiera emango zaio, meza santuarekin eta anai-arreben arteko bazkariarekin.

Jarduera guztien eta horien ordutegien berri zehatza izateko, ikus antolatzaileek argitaratu duten programa. Guk hori lasterbideaz baliatuz uzten dizuegu, pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.