Kontratatzailearen profila, berritu eta hobetutako atala
Sektore Publikoko Kontratuen Legea indarrean sartzeak hainbat nobedade ekarri zituen berarekin, horien artean azpimarragarri izanik administrazioaren webguneetan harrez geroztik ikus dezakegun “kontratatzailearen profila “deritzan atala. Horren helburua gardentasuna eta herritarrei kontratuen inguruko informazio publikoa eskaintzea delarik, Legeak berak publizitatea egiteko erabiltzea exijitzen dituen edo bakoitzak borondatez erabiltzen dituen gainerako bideen kaltetan egon gabe.
Orain artean, Udal honek kontratatzailearen profilaren bidez kontratazioko jarduera administratiboan esanguratsu diren aspektuen berri ematen zuen, enpresei enkantera ateratako prozesuetako eta berriki bukatutakoen agiri erabilgarriak eskaintzeko; enkante iragarkiak, egindako esleipenak eta interes orokorra izan zezaketen beste edozelako informazioak, esaterako, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko interesdunek zituzten bideak.
Aspektu horiek xedatu eta arautzen dituen agindu zehatzik oraindik ez dagoen arren, Udalak etorkizuneko Gardentasunari buruzko Legeak ezarrita eta betebeharreko eginkizunari aurrea hartu nahi dio, gardentasunean eta herritarren sarbidean hobetzeko xedez. Hori horrela, hemendik aurrera kontratazio espedienteen informazioa eskainiko du orain gutxi egoitza elektronikoan berritu duen kontratatzailearen profilean, 18.000 mila euro azpitiko kontratu txikien eta obratako 50.000 eurotik azpitikoen kasuetan salbu. Informazio horretara iristea errazago egiteaz gain, kontratuen araberako sailkapenari jarraiki bukatutakoak kontsultatzeko aukera ere emanez. Bertan enpresa esleipendunak zeintzuk izan diren esango, hasierako prezioa eta esleitutakoa eskaintza hobetu den ala ez; lana edo zerbitzua egiteko dagoen epea, luzapen edo aldaketarik egiten den ala ez, kontratazio-mahaiaren akta eta sinatutako kontratuak ere, besteak beste, jarriko ditugularik.
IZENPE erakunde ziurtatzailearen sinadura elektronikoa eta denbora-zigilua erantsi zaizkio Kontratatzailearen profilari
Informazio guzti horren jakitun izan dira Udalbatza eratzen duten alderdi politiko guztiak kontratazio-mahaian talde bakoitzeko bozeramaleak hartzen baitu parte, alorreko zuzendariarekin, udal Kontu-hartzaile eta idazkariarekin, batera. Horiek guztiek, mahaian ahotsa eta boto berbera izan dutelarik, ez baita kontutan hartu udal alderdi politiko bakoitzak duen ordezkari kopurua.
Halaber, funtzio berri bat jarriko dugu kontratugilearen profilean jasotzen diren dokumentuak publikoki ezagutzera ematen hasi diren momentua egiaztatzeko eta, aldaketarik izan bada horiek zeintzuk izan diren adierazteko. Horretaz IZENPE arduratuko da (Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtapen-zerbitzuak ematen dituen erakundea). Izenpe konfiantzazko hirugarrenaren papera beteko du (notario digitala balitz bezala) espedienteari hasiera ematen dioen argitalpenetik eta bukaera bitartean fede emanez eta ziurtatuz, horietan
- Aldaketarik ez dela egin.
- Argitara emanda eta ikusgai izan dela.
Kontratatzailearen profilean egin ditugun aldaketei esker, udal talde politikoek ez ezik, enpresek eta edozein herritarrek egindako prozesua eta espediente osoa ezagutu ahal izango dute. Horren bidez dirua zertan gastatzen dugun, zerbitzuak eta obra handien kostua; nahiz lanak egiteko enkargua jasotzen duten enpresek zeintzuk diren ezagutu ahal izango dute. Laburbilduz, jarraipena eta kontrola egiteko tresna izango da, kontratuen garapen zuzena bermatuko duena eta, aldi berean,
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena