‘Oinez Eskolara’ eta ‘Bizikletaz institutora’ jarduerak, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barne

14.09.12
Ingurumena

Datorren asteko astelehenetik ostiralera bitartean Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea ospatuko da. Ekimena Ermura ere iritsiko zaigu, egitarau berezia prestatu baita. Horren barne eta aldi-batera herriko ikastetxeei berez eragingo eta horien inplikazioa eskatzen duen ekintzak edukiko ditugu. Ekintza horiekin ingurumenari buruz talde hausnarketan sakondu dezagula espero da, Eskolako Bidea deritzan ingurumeneko programaren baitan.

Eskolabarri ikastetxeak, beste behin, ‘Oinez eskolara’ ekimena gauzatuko du, ikastetxeko Guraso Elkarteko kideen eta Udaltzainen laguntzaz. Ekimenak ikastetxera oinez joatea lehenetsi nahi du, autoz edo motordun bestelako gailuz joatearen kaltetan. Oinez joateak mesede egiten dio ingurumenari, kutsadura akustikoa nahiz atmosferakoa gutxitzen baita, erregaia aurrezteaz batera.

Aurrekoetan bezala ibilbidetik zehar guraso boluntarioak eta udaltzain agenteak egongo dira koordinaturik, eskolara oinez doazen gaztetxoak agerian jarri eta babesteko xedez. Jarduera honekin, umeek autonomia landu eta hori indartzen dute.

Lankidetza horri eta udal barruko nahiz kanpokoen parte hartze handiari esker, bidea are seguruagoa izan dadin hainbat neurri inplementatu direla ez dugu ahaztu behar. Horien artean, azpimarragarri dira Santa Ana auzoan egin diren obra eta pintaketa lanak.

Aldi berean, bigarrenez, “Bizikletaz Institutura” ekimena gauzatuko dute herrian ditugun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek: Ongarai eta Anaitasuna Institutuek, San Pelaio ikastetxean eta UNI Eibar-Ermua Insitutuak.

Ibilbidea uda aurreko berbera izango da. Irteera Sallabente izan da, herria zeharkatu eta Ongarai auzora iristeko, bertan baitaude kokaturik ikastetxe guztiak. Ikastetxe bakoitzetik irakasle boluntarioek parte hartuko dute, taldeak udaltzain agenteen babesa izango duelarik partaideen segurtasuna bermatze aldera.

Jardueraren helburua herrian garraiatzeko dugun aukeretako errela bizikleta dela frogatzea da, Ermuan motordun trafiko handia agerian jartzeaz gain. Horiek horrela, garrantzitsua eta premiazkoa da mugikortasunari buruz banakako nahiz taldeko erabakiak hartzea.

Jarduerok keta horien ebaluaketak, konponbideak bilatzen lagunduko digutelakoak gaude, herriko mugikortasuna hobetu ahal izateko denon artean.

Ingurumen Hezkuntza udal Zerbitzuak ikasturte honetan beste hainbat jarduera ere prestatuko ditu, bere hogeigarren urtemuga betetzen duen honetan.

Jarraian azaltzen diren esteketan jasotzen dira bizikletaz egingo den eskola-bidearen ibilbidea eta hirian zehar bizikletan ibiltzeko aholku batzuk.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko