Irakurgaien puntua berriturik
Haurreskolak etxera eramateko liburu berriak eskeintzen ditu
Udal liburutegiak Haurreskolan irakurgaiak eta materiala eskaintzeko duen puntua berritu eta aleak gehitu ditu. Liburutegiak gurasoak eta umetxoek aleak aukeratu eta maileguan etxera eraman ahal izateko esperientzia hau laugarren urtez mantentzea erabaki du, puntu horrek oso harrera ona izan duelako.
Haurreskolako txoko batean hainbat ale eta titulu eskaintzen dira, gurasoek maileguan har eta etxera eraman ditzaketenak. Mailegua norberak oso modu errazean egin dezake, apal ondoko agirian datuak betez. Bazkide ez direnak, aukera dute eskabidea betetzeko eta hori han bertan edo liburutegiaren egoitzan entregatzeko, gerora, liburuak eraman ahal izateko.
Haurtzaindegira eramandako aleak ume txikientzako berariazkoak eta egiten duten erabilerarako egokitutakoak dira. Horien artean, txintxirrin-liburuak, azal gogorrekoak, plastifikatutakoak eta bainuan esaterako busti daitezkeenak, gura haurtxoek dibertitu daitezen jolasean.
Gaur bertan Haurreskolan matrikulatutako umeen gurasoei gai honen inguruko informazio orria banatuko zaie.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.