Ermuko mugikortasuna aztergai
Mugikortasuna oro har eta horrek, bereziki, gure herrian izan ditzakeen aukerak aztergai izango dugu egunotan. Gaur hasiera eman diogu Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteari, zeina ostiralera arte luzatuko den. Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak gai bat jorratzen du edizio bakoitzean eta, aurten, 2012an, "Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian!" leloa jarri zaio.
Aurtengo edizioan hainbat jarduera izango ditugu gure herrian. Horietako bi gaur bertan hasi dira: ‘Oinez eskolara’ ekimena, zeina ikastetxeko Guraso Elkarteko kideen eta Udaltzainen laguntzaz gauzatu den. Ekimenak ikastetxera oinez joatea lehenetsi nahi du, autoz edo motordun bestelako gailuz joatearen kaltetan. Oinez joateak mesede egiten dio ingurumenari, kutsadura akustikoa nahiz atmosferakoa gutxitzen baita, erregaia aurrezteaz batera.
Aldi berean, bigarrenez, “Bizikletaz Institutura” ekimena gauzatuko dute herrian ditugun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiek: Ongarai eta Anaitasuna Institutuek, San Pelaio ikastetxean eta UNI Eibar-Ermua Insitutuak. Ibilbidea uda aurreko berbera izango da. Irteera Sallabente izan da, herria zeharkatu eta Ongarai auzora iristeko, bertan baitaude kokaturik ikastetxe guztiak. Ikastetxe bakoitzetik irakasle boluntarioek parte hartuko dute, taldeak udaltzain agenteen babesa izango duelarik partaideen segurtasuna bermatze aldera. Jardueraren helburua herrian garraiatzeko dugun aukeretako erreala bizikleta dela frogatzea da, Ermuan motordun trafiko handia agerian jartzeaz gain.
Horiez gain, asteazkenean mugikortasunak gure herriak dituen ezaugarriak, horien azterketa eta etorkizunerako aukera eta proposamenak mintzagai izango dira hitzaldi batean. Arratsaldeko zazpietan hasiko da eta San Antonioko baselizan egingo da. Hizlaria Gabriel Chapa Prado da, Mecsa enpresakoa, zeina Ermuko HAPNa idatzi duen taldearen zuzendaria den.
Programa
- 19:00etan: Carlos Totorika Izagirre alkatearen agurra
- 19:10etan: Gabriel Chapa Prado, Arkitektoa, Mecsa enpresakoa eta Ermuko HAPNa idatzi duen taldearen zuzendaria.
- 19:40 etan: Kafea
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan