Hasi berri dugun ikasturteko Gurasoen bilgunearen ediziorako izen-emateak zabalik

18.09.12
Gizartea

Ermuko familiek aukera izango dugu beste ikasturtez “Gurasoen Bilgunea” programan parte hartzeko. Ohiko legez hasi berri dugun ikasturtean garatuko den programa hori udal Gizarte Zerbitzuetako gizarte-hezkuntza esparrutik antolatu eta eskaintzen du.

“Gurasoen Bilgunea” programa doakoa da eta 0-16 bitarteko seme alabak ditugun familioi zuzentzen zaigu. Metodologia praktikoa eta parte hartzailea dute saioek, eta horien helburua ondorengoa da: pertsona parte hartzaileoi tresna eta gizarte-hezkuntza alorreko aholkuak ematea seme alaben garapen prozesua erraztu eta laguntzeko balioko dutenak.

Programa parte hartzaile izan daitezkenen behar zehatzei egokitu nahian eta programa bera martxan jartzeko, herriko Guraso Elkarteen, osasun zentroaren eta ikastetxeen lankidetza landu izan dugu, Tokiko gizarte-Hezkuntza Mahaiko bileren/topaketen bidez.

Saioak Lobiano Kulturgunean egingo dira, goizean eta arratsaldeko saioetan

Baliabideak optimizatu nahian, ordutegi aukera zabala eskaintzeko eta talde izaera duen programa bultzatzeko, saioak Lobiano Kultur Gunean egingo dira, goizean eta arratsaldean. Horrez gain, arratsaldeko saioetarako ludoteka zerbitzua eskainiko zaizkie parte, gainerako egin beharrekin uzatartu ahal izate eta familioi erraztasunak eman aldera (zerbitzua behar eta erabiliko dela adierazi behar da aldez aurretik, izen emate orrian bertan adieraziz).

Programan izena emateko, argitaratu eta banatu den hiru orrikoa bete eta ikastetxean, osasun zentroan edo udal Gizarte Zerbitzuetan entregatu beharko da urriaren 9ko asteartea baino lehen.

Programatutako saiook gauzatzeko, beharrezkoa izango da gutxienez 10 pertsonek izena eman dezatela. Eta haurtzaindegi-ludoteka zerbitzua jartzeko berriz, gutxienez 4 pertsonek eskatu beharko dute.

Informazio gehiago edo zehatzagoa nahi izanez gero, erantsitako hori orrikoa deskargatu dezakezu edo 943.17.91.61/943.17.91.62 telefonoetara deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude