UKEk eskuoihala oparituko die Premium tarifa kontratatu eta hiru hilabetez mantentzen duten abonatuei
Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) Premium tarifa berria sustatzeko kanpaina hasi du eta urritik abendura bitartean –horiek barne- hori kontratatzen eta mantentzen duten kirolariei eskuoihala oparituko die, erakundearen abonatu izanik edo ez.
Kanpaina honen bitartez UKEk erabiltzaile berrien izen-ematea piztu eta tarifa berri hori probatu dezaten sustatu nahi du, tarifa jada kontrataturik dutenen fideltasuna saritzeaz gain, baldin eta beste hiru hilabetez mantentzen badute.
UKEk 300 eskuoihal tekniko oparituko ditu. Eskuoihalen ezaugarriak ondorengoak dira: 50x100 zentimetroko azalera, mikrofibrazkoak, urdin eta laranja kolorekoak eta erakundearen logotipoa daramatenak.
Aipatu eskuoihaletako bat jaso nahi dutenek Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko harreran eska dezaketen kupoia bete eta erakundearen bulegoetan -3. solairuan- entregatu beharko dute, abenduaren 31a baino lehen.
Premium tarifaz egunean nahi beste kirol klaseetara joan ahal du abonatuak, hilean 39,95 €ko kuota bakarra ordainduta
Sustapenean parte hartzen duten guztiek, opari gisa eskaintzen zaien eskuoihala jaso ahal izango dute urtarrilaren 2tik aurrera, hitzartutako hiru hilabeteak bete ondoren.
Premium tarifa berritzaileari esker, abonatuak egunean nahi beste kirol klaseetara joan ahal du, hilean 39,95 €ko kuota bakarra ordainduta. Kirolaria erakundeko abonatu ez den kasuetan, hileko 63,95 euro ordaindu beharko du.
Tarifak barne hartzen ditu 70 ikastaro baino gehiago, ikastaro mota ugaria da oso eta horien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Aerobic, Body Power, Ciclo Indoor –txirrindularitza leku estalian-, Pilates, Patinajea edo Aquagym –gimnasia uretan-. Ikastaro kopuruak gora egingo du urrian Aerobox, Yoga eta Mambo Pilates espezialitateak ere eskainiko baitira.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da