Irakurle-kluben edizio berria, hastear dago

19.09.12
Udal Liburutegia

Urrian hasiko dira Ermuko Udal Liburutegiak eskaintzen dituen adinez nagusiendako bi irakurle-klubak, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Saioak Txomin Magdalenak dinamizatzen ditu, Durango eskualdean dauden beste hainbat irakurketa klubetako koordinatzaileak.

Euskarazko irakurle-kluba hilaren lehen astelehenean bilduko da, 19:30etik 21:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo saioa urriaren 1ean izango da, eta Hasier Etxeberriaren “Eulien bazka” liburuaz mintzatuko da.

Gaztelaniazko irakurle-kluba hilaren lehen asteazkenetan bilduko da, 19:30etik 21:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da, eta taldekideek irakurri behar duten libura Eloy Morenoren “El bolígrafo de gel verde” liburua da, hori izango baitu mintzagai.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Interesa duzuenok, datuak emateko pasa udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-posta ontzira idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.