Laguntza behar duten pertsonen zaintzaileentzako jarduerak: urteko laugarren hiruhilekoa

20.09.12
Gizartea

Gure inguruan laguntza behar duten pertsona gehienak etxean bizi dira eta senitartekoek atenditu eta zaintzen dituzte. Zaintze-lanak askotan luze jotzen dute, zaintzaileen bizitza baldintzatzeraino: fisiko, psikiko, emozio, familia, sozial eta laboral alorretan esaterako.

Hori horrela, hiruhileko honetarako hainbat jarduera prestatu dira gure herrian. Jardueron helburua bikoitza da, batetik zaintzaileen kolektiboari babesa ematea eta, aldi berean, atentzio hobea eskaintzea laguntza behar duten pertsonei nahiz horietaz arduratzen direnei.

Programaturiko jarduerak

  • Erlaxazio tailer bi.
  • Pertsonak egoki mugi eta transferitzen ikasteko tailerra.
  • Inteligentzia emozionala lantzeko tailer bi.
  • Hitzaldia: Familia artekoen zaintza-lana, zaintzarik onena al da?
  • Filma proiekzioa: Intocable
  • Alzheimerrari buruzko irakurketa materialen gida (Bihar, irailaren 21ean ospatzen baita Alzheimerraren nazioarteko mundu eguna).
  • Familiei behean uzten dizuegun eskutitza banatu zaie. Bertan jarduera guztien inguruko zehaztasunak dituzue.

Ikastaroen laburpena

Ikastaroak Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan izango dira. Ikastaro hauek mendeko pertsonen zaintzaile ez profesionalentzat direla eta familia bereko pertsona bat baino gehiago joan daiteke, horietako baten edo bietan parte hartuz.

  • 1.ikastaroa: “Erlaxazio-ikastaroa I”
    • Ostiraletan 15:30etik 16:45era
    • Noiz: irailaren 28tik abenduaren 21era.
  • 2.ikastaroa: “Erlaxazio-ikastaroa II”
    • Asteazkenetan: 10:00ettik 11:15era.
    • Noiz: urriaren 3tik abenduaren 19ra.
  • 3. ikastaroa: ”Mobilizazio ikastaroa”(4 saio)
    • Astelehenetan 16:30tik 18:30ra.
    • Noiz: azaroaren 5etik azaroaren 26ra.
  • 4. ikastaroa: “Pertsona zaintzaileentzako adimen emozionala”(6 saio)
    • Ostegunetan 16:00etatik 18:00ra.
    • Hasiera eguna: Urriaren 11a

Bestelako jarduera osagarriak

  • Mintzaldia “Familia zaintza, zaintzarik onena?” Angel Padierna (Galdakao ospitaleko psikiatra). Osteguna, Irailak 20 18:00tik 20:00ra.
  • “Intocable” tituluko filmaren emanaldia. Irailaren 21ean, ostirala 19:30etan. (Ermua Antzokia).
  • Alzheimer gaixotasunaren inguruko irakurketa gida.

Argibide gehiago eskatzea edo/eta izen-ematea Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egin beharko da edo honako telefonora deituta: 943179162. Bulego horietako ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa da. Azken eguna irailaren 26a da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera