Alzheimerraren Munduko Eguna: irakurketa gida eta ikus-entzunezkoak

20.09.12
Udal Liburutegia

Alzheimerraren Munduko Eguna ospatuko dugu bihar –irailaren 21ean- eta Ermuko udal Liburutegiak liburu gida, ikus-entzunezkoak eta web baliabideak landuko ditu gaixotasun hau agerian jartzeko egiten diren ekintzekin bat egiteko.

Triptiko formatuan argitaratutako gida honetan gaixotasunari buruzko liburuen gomendioak daude, batez ere zaintzaileen ikuspuntutik kontatuta, nola antzeman, nola jokatu gaixotasunaren aurrean, kontakizunak lehen pertsonan, komikiak, dokumentalak eta eleberriak. Gainera umeentzat zuzenduta dauden liburuak aukeratu dira, elkarrizketa bultzatzeko eta umeekin gai honi buruz hitz egiteko.

Gomendatzen diren ikus-entzunezko materialen artean, protagonista bezala gaixotasun hau duten pertsonei buruzko pelikulak daude, on-line errekurtso aukerak, senideen elkarte bat eta gaixotasuna hobetzeko ekartzen dituen onurei buruzko artikulu bat, besteak beste.

Gida honetan agertzen diren material gehienak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude. Gida online kontsultatu daiteke edo paperean jaso, doan, Liburutegian, Emakumeen Topalekuan edo Gizarte Zerbitzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat