Ermuko mugikortasuna hobetzea helburu duten proposamenak

21.09.12
Ingurumena

Mugikortasuna oro har eta horrek, bereziki, gure herrian izan ditzakeen aukerak aztergai izan ditugu azken egunotan. Gaurkoan amaiera emango diogun Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen baitan, mugikortasunaren egungo egoera eta etorkizunean horrek hobera egin dezan ditugun aukerak aurkeztu dira. Europako Asteak gai bat jorratzen du urtero eta 2012ko edizioan gai eta lelo nagusia "Hartu parte zure hiriko mugikortasun-planetan: ibili norabide egokian!" izan da.

Herenegun –asteazken arratsaldean- bilera interesgarria izan genuen San Antonioko baselizan. Saioan mugikortasuna eta horre gure herrian dituen ezaugarriak aztertu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen. Bilerara gaiaz jakin-mina eta interesa zuten hamabost pertsona bertaratu ziren, zuzenean egindako analisia eta, ondoren, Plan Nagusia Berraztertzeko lanetan egindako planteamendu eta proposamenak ezagutuz. Saio aurkeztu eta bertaratutakoei harrera egin zien herriko alkate, Carlos Totorikak. Segidan hitza eman zion Gabriel Chapa Prado arkitektoari, Mecsa enpresakoa, zeina Ermuko HAPNa idatzi duen taldearen zuzendaria den.

Bileran egindako analisia eta egin diren proposamen ezberdinak laburbiltzen zituen agiria proiektatu zen. Guk agiri hori uzten dizuegu PDF fomratuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26