Ermuari loturiko bost pertsona doaz U-21eko hauteskundeetako zerrendetan

21.09.12
Gizartea

Ermuan jaiotako edo arrazoi ezberdinez gure udalerriari loturiko bost pertsona agertzen dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautagai-zerrendetan. Urriaren 21eko igandeko boto txarteletan ondorengo herritarren izenak ikusi ahal izango ditugu: Carlos Totorika Izagirre (Ermua), Fernando Lucumberri Gaisán (Gasteiz), Dani Maeztu Pérez (Durango), Mireia Arguinzoniz Garitaonaindia (Ermua) eta Mari Mar Blanco (Ermua).

Carlos Totorika alkatea PSE-EE (PSOE) taldearen zerrenda ixten du, hogeita bosgarrena baitoa. Lurralde Historiko berean eta PP taldean dago Fernando Lecunberri zinegotzia, hamahirugarren postuan. Euskal Herria Bildu taldeak bi hautagai ermuara biltzen ditu. Aralarreko koordinadore orde, biltzarkide eta Durangoko zinegotzia den Dani Maeztu zerrendako laugarren da, serenad berberean eta hogeita hirugarren lekuan dagoelarik Mireia Arginzoniz.

Azkenik, esan behar, Arabako Lurralde Historikoaren zerrendan, talde Popularreko bokala den Mari Mar Blanco dugula, seigarren tokian.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean