Bertako Bilduma osatzeko laguntzaileak behar dira

24.09.12
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak herritarrei Bertako Bilduma osatzen laguntzeko deia luzatzen die, argazki edo Ermua eta herriko idazleei buruzko balio historikodun informazioa eman dezaten.

Duela hiru urte martxan jarri eta Liburutegiak eskaintzen duen zerbitzu honek herriko memoriaren erreferentzia izateko sortu da, Ermuari buruzko informazio guztia (bere historia, ohiturak, pertsonaiak edo tokiak) jasotzen, digitalizatzen eta zabaltzen.

Kanpaina honen bidez herritar guztiei gordetzen dituzten dokumentuak aztertu eta herriko memoria osatzen lagundu dezaketen informazio guztia emateko deialdia egiten zaie.

Ezaugarriak

Euskarri desberdinak onartzen dira: liburuak, aldizkariak, cd-ak, bideoak, audio-grabazioak, marrazkiak, etab, garrantzitsuak edo originalak baldin badira eta Bertako Bilduman ez badaude dagoeneko.

Prozesua

Liburutegiarekin harremanetan jarri, bertan edo 943 17 92 12 telefonoan.

Liburutegiko langileei dokumentuak laga, zeintzuk digitalizatu ondoren beren jabeei itzultzen dizkiete.

Liburutegiak dokumentu guzti hauek web orriko Bertako Bilduma ataletik zabaltzen ditu, interesa duten pertsona guztiek kontsulta ditzaten.

“Zerbitzu hau herriko jende, enpresa, eskola eta elkarteen ekarpenei esker hazten joan da. Liburutegiak informazioari dagokion tratamendu teknikoa ematen dio eta guztion eskura jartzen du egiten. Ondoren, kontsultatu edo erabiltzen duten pertsonek dagokion balioa ematen diote informazioari, herri honetako historia eta jendea ezagutzeko unean. Gaur arte, ekarpen pribatuen maila oso altua izan da, eta baita informazioa kontsultatu duten pertsonen gogobetetasun maila ere” diote Liburutegiko langileek.

Orain arte publikoaren eskura jarri den materiala ezagutu nahi dutenek lasterbide honen bidez kontsulta dezakete:

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat