Komunitate-kideek ikasleei lagundu diete eskolara seguruago joaten Goazen Oinez eskolara!
Europako Mugikortasunaren Astearen barne bigarren jarduera arrakastatsu bat ere gauzatu dugu, Eskolako Bidearen baitan: Oinez Eskolara izenekoa. Bizikleten kasuan egin bezala komunitateko kideak mobilizatu dira eskolara oinez joateko bidea, are seguruago izateko.
Aste osoan zehar gurasoek, irakasleek eta udaleko hainbat langilek lanean jardun dute Eskolabarri ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskolara joateko egiten duten bidea are seguruago sentitzeko eta, hedaduraz, herritar oro.
Ekimena orain lau urte hasi zen eta ordutik mantentzen da. Esperientzia parte-hartze komunitarioko adibide garbia da, prozesua irekita egoteaz gain, horren bidez adinez txikien egunero eskolara joateko bidean dituzten zailtasunak agerrian jartzen baititu eta, mugikortasun arazoak dituztenenak baita ere.
Ageri-agerian geratu den lana guraso boluntarioena da, txalekoak jantzi eta kalean egonez laguntzen ikasleak gehiago ikus daitezela egiten baitute. Bestalde, Udaltzaingoa eta Ingurumen Alorra koordinatuago lan egiten dute, herriko errealitatea hobetzeko xedez.
Ikasturte berriaren hasierarako ibilbidea birmarkatu egin da, neskato eta mutikoen erosotasun eta segurtasuna areagotzeko asmoz, oraindik ere zer hobetu badagoenez, lanean jarraituko dugu helburu hori betetzeko.
Proiektuari jarraiki, osasun zentrora nahiz Santa Ana auzora oinez igotzeko ditugun bideak azpimarratu egin dira, zebra bide berriak pintatuz eta oztopo izan daitezkeen elementuak ezabatuz. Zebra bide berria ume gurditxoarekin doazenentzat espresuki egin da, egun dauden eskailera eta maldak gainditzeko modu bakarra baitute.
Proiektuaren helburuak betetzen doazen heinean, konturatu gara ikasle gutxi batzuk bakarrik eta modu autonomoan doazela eskolara, aspektu hau garrantzitsu deritzogularik. Izan ere, erantzunkidetasuna lantzea eta adinez txikiei autonomia ematea positiboa da, heldutasunean aurrera egin eta auto-estiman gora egiten dutelako.
Honako balorazioa amaitu aurretik laguntzaile izan diren guztiei gure eskerrona agertu nahi diegu publikoki eta, batez ere, parte hartu duten ume eta nerabe ikasleei. Azkenik, beste ikastetxeetako Guraso Elkarte, irakasle eta auzotarrei gogorazten diegu proiektua zabalik mantnentzen dela eta horrekin bat egin dezaketela, nahi badute behintzat.
Mila esker guztioi
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko