Gaztela eta Leonek hasiera emango dio XXX. kultur eta kirol asteari

27.09.12
Gizartea

Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko elkarteak hasiera emango dio bihar XXX. kultur eta kirol asteari. Antolatzaileek aste bete iraungo duen programa zabala prestatu dute. Aurten, hirugarren urtez jarraian programaren barne Erdi Aroko III. Merkatua antolatu da. Erdi Aroko Merkatua azken urteotan Sallabenteko jaien barne antolatu izan da, modu txikiago eta formatu desberdin batean. Merkatua bihar irekiko da arratsaldeko seietan eta San Pelaioko parkean. Eguerdiko hamabietan zentroko ordezkariek Erkidegoko bandera udaletxeko mastan jarriko dituzte eta bi ordu beranduago, Gaztela eta Leoneko egoitzako mastan baita ere.

Erdi Aroko hirugarren Merkatu erraldoi horrek ostiraletik igande iluntzera bitartean gauzatuko den programa propio eta zabala izango du. Merkatua herriko San Pelaio parkean jarriko da eta berrogeita hamar postu izango ditu gutxi gorabehera. Bertan artisauak, txoko arabiarra, musika, tailerrak, gaztetxoentzako txokoa, jolas eta txapelketak, arkuekin tiratzea, antzezpen eta emanaldiak, sua eta suziriak eta guzti izanik larunbat eta igande gauean.

Kultur eta kirol asteari bueltatuz, astelehen eta asteartean Play Station jokoen txapelketak jokatuko eta pintura sariketa egingo. Ostiralean berriz, Las mariposas del estómago no han muerto”. Tituluko antzezlana ikusi ahal izango dugu, Antzokian. Larunbatean zeramika izango da Patakonia zeharbidean. Domekan, Jose Merinoren oroimenez korritzen den XXV. herri-lasterketa jokatuko da. Horrez gain,. Gogoratu behar, aldiberean, programaren barne jasotzen diren argazki lehiaketa eta Miguel Angel Aja olerki sariak ere gauzatuko dituzte.

Jarraian jarduera, ordu eta lekuen xehetasun guztiak eskaintzeko, programarako lasterbidea lagatzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude