Con ‘A’ de astrónomas erakusketa, Astrofisika eta emakumearen arteko lotura errepasatzen

27.09.12
Berdintasuna

Herriko Emakumearen Topaguneak erakusketa interesgarri bat ireki berri du, zeinaren bidez Astrofisikak eta emakumeak izan duten lotura eta, horiek zientziaren garapenean egindakoa ezagutzeko aukera izango dugun. Erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak utzi du eta "con A de Astrónomas" titulua dauka. Erakusketako materiala eleanitza da, hainbat hizkuntzatan baitago eta Ermua euskarazkoa ekarri da. Erakusketa urriaren 22ra arte mantenduko da. Sarrera doan da. Ordutegia: goizez 9:30etatik ordu 1etara eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Erakusketa panelez eta gida didaktiko batez osatuta dago. Horien bitartez Astrofisikako puntu garrantzitsuenei birpasa egiten zaie, emakumeek zeresan garrantzitsua izan dutenak azpimarratuz. Birpasa Antzinatasunean hasten da eta gaur egunean amaitzen. Esaterako, pultsareen aurkikuntza, Unibertsoaren egitura, edo estelen arteko distantziak gure begia urretik pasako dira, planteamendu dibulgatzaile eta entretenigarrian.

Erakusketako materiala formatu digitalean eta hizkuntza ezberdinetan ikus eta ezagutu dezakezue honako lasterbideari jarraiki.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan