Hamaikagarren Berbalagun proiekturako izen-ematea hastear dago

01.10.12
Euskara

Ermuko euskaltegiek eta euskara taldeek "Berbalagun" ekimenaren aurtengo edizio berria eta izen-emateko kanpaina abiatuko dute laster. Berbalagun izeneko ekimenean euskara hiztunak euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira, bigarren horiek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Horretarako euskaldun zahar eta berriez osatutako taldeak eratzen dituzte, partaideen interes eta zaletasunen arabera. Taldeak astean behin eta ordu betez biltzen dira, amankomunean dituzten gaiez hitz egin eta mintzapraktika egiteko. Ekimena azaroan hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatuko, euskaltegietako ikasturtearen antzera. Talde horiek, besteak beste, kultura ekitaldiak, irteerak, afariak, eta abar egiten dituzte. Ekimena Euskaraz Kooperatiba eta Ermuko Udalak duten hitzarmenari esker garatzen da.

Izena emateko epea datorren astean zabalduko da eta interesatuek izena dohainik eman dezakete datorren azaroaren 24era bitartean. Horretarako, herriko euskaltegietara, Euskal Birusaren Elexoste egoitzara, Euskara sailera jo edota ermua_berba@aek.org helbidera mezu bat bidali beharko dute.

Gurasolagun

Iaz hainbat ikastetxeen lankidetzan gurasoentzako talde bereziak martxan jarri ziren, Gurasolagun izenekoak. Aurten ere aukera hori eskainiko da. Asko eta asko dira umea euskaraz ikasteko aukera egin duten gurasoak, eta askok maila izan arren umearekin euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenak, horregatik, Berbalagunek duen filosofiari jarraituz, hauekin talde bereziak osatuko dira. Talde hauek umea eskolara eraman aurreko edo osteko orduetan sortzeko asmoa dago, horrela umeak euskarak gurasoen artean ere garrantzia duela ikusiko du eta bere aitak edo amak ere badakiela eta erabiltzen duela ohartuko da. Honen bitartez, zeharka, umeen hizkuntza ohituretan eragin eta bere ikas-prozesuan lagundu nahi da. Informazioa ikastetxeetako idazkaritzan. Izena emateko epea: urriaren 12a.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin