‘25 urte ametsak eraikitzen’, Jose Merino memorialari errepasoa egiten argazkien bidez

01.10.12
Gizartea

Gaztela-Leon elkarteko atletismo klubak ‘Jose Merino memoriala’ izeneko lasterketa herrikoiaren hogeita bost urteei iruditan errepasoa egiten dien erakusketa irekiko du gaur. Bildumari ‘25 urte ametsak eraikitzen’ leloa jarri diote eta ikusgai egongo da urriaren 14ko igandera bitartean, Lobiano Kulturgunean. Sarrera doan da eta astelehenetik igandera bisitatu daiteke arratsaldeko 6etatik iluntzeko 8etara bitartean, igande eta jai egunak barne izanik. Erakusketa datorren igandean –urriaren 7an- korrituko den karreraren aurrerapena da, ekitaldi biak ostiraletik gauzatzen ari den Kultur eta kirol asteko programaren baita daudelarik.

Gaztela eta Leoneko atletismo klubak atzo topaketa egin zuen Lobianon. Ekitaldian erakusketa aurkeztu zen, probako antolatzaile izan direnak, proba irabazi duten kirolariak eta Jose Merinoren senideak omendu zirelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu