San Martinetik hilabetera gaude. Izenemateak irekiko datorren astean
San Martin azoka ate joka dugu, hilabete pasatxo besterik ez baita falta. Azoka azaroaren 10ean ospatuko dugu, baina aurretik izen-emateak hasiko ditugu datorren astean. . Hilabete eskas besterik ez da falta. Azokan eta bere lehiaketan parte hartu nahi duten ekoizleentzat izen-emate epea urriaren 9an zabalduko da eta urriaren 19an itxiko da. Izen-emateak udaletxeko Euskara Sailean (Konbentukoa 5) egin behar dira. Horretarako interesdunek aurkeztu nahi duten modalitateko fitxa bete eta jarduera bakoitzari dagozkion agiri osagarriak aurkeztea besterik ez dute egin behar. Edizio berri honekin 23 urte beteko dira Euskal Birusa Elkarteak, euskara sustatzearren, iniziatiba hau martxan jarri zuenetik.
San Martin azoka parte hartu ahal izango dute Deba barreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Ezti, sagardo eta txakolinarekin eta salbuespen gisa, Bizkaia guztiko ekoizleen bidera dezakete eskabidea. Lehiaketarako sei talde berezitu egongo dira, hain zuzen ere ondoko hauek: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bestalde aipamen berezia egongo da, sarririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakidearentzat.
Behin izena eman eta gero antolatzaileek oinarriak zuzen betetzen direla ziurtatzeko ustiapena ikustera joan ahalko dira, antolakuntzak hala irizten badu. Bestalde, eskaera kopurua dauden postuak baino gehiago izanez gero, oinarrien arabera jokatuko da eta aukeraketa irizpideak beteko dira. Aukeratutako baserritarrei telefonoz deituko zaie, euren eskabidea onartu edo ezeztua izan dela baieztatzeko eta urriaren 30ean, Euskal Birusa Kultura Elkarteak zozketa publikoaren bidez, postuen esleipena egingo du Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan.
Informazio gehiago:
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik