2012ko Adinekoen opor programan izena emateko epea zabalik

03.10.12
Gizartea

Zerbitzu Sozialen eta Adinekoen Institutuak (IMSERSOk) adinekoen 2012-2012 denboraldiko opor programan izena emateko epea zabaldu du. Eskabide-orriak Abiapuntu udal bulegoan jaso eta aurkeztu daitezke urriaren 9ra bitartean. Interesatuek bulego horietara jo dezakete, bertan eskabide-orrian eman eta betetzen lagunduko baitiete, zalantzarik izanez gero, horiek argituz.

Opor programa honetan parte hartu ahal izateko ondoko baldintza hauek bete behar dira: Espainian bizitzea eta laguntzarik gabe, norbere kabuz baliatzea; 65 urte edo gehiago edukitzea eta sistema publikoko jubilatu pentsioduna izatea. Oporretan pentsiodunak eta horien ezkontideak joan daitezke. Aurtengo denboraldirako eskaintzen diren aukerak hainbat dira, batetik penintsula barneko lekuak eta balear irlak eta, bestetik, 8 eta 15 eguneko egonaldiak Kanarietan, Portugalen, kultur zirkuituetan edo natura turismoko egoitzetan.

Adinekoek arreta zuzenerako telefono bat ere aukeran dute interesatuek, hain zuzen ere, ondoko hau: 901.10. 98. 99

Programari buruzko informazio osoa eta eskabideak

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.