'Nahita' aldizkariaren azken alea
Berdintasun Sailak argitaratzen duen NAhita aldizkariaren azkenengo alea kalean dugu guztiok eskuragarri. Urteko azken hirihilabeterako programazioaz gain, zenbakiero egin legez, editoriala, denborapasa eta berrien atalak dakartza. Gai nagusi gisa lantzen dena, feminizidioarena da; kale-inkestan Ermuko neska gazteei indarkeria matxistaren inguruan galdetzen zaie eta, azkenik, 2012ko Beldur Barik lehiaketaz informazio luze eta zabala ematen da. Iaz egin bezala, aurten ere, Beldur Barik lehiaketaren barne herriko parte hartzaileek beren sekzioa izango dute eta adina kategoriaren arabera Ermuan talde Ermuarrentzat bi sari emango dira. Beldur Barik lan proposamenak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 31 dela gogoarazten dizuegu. Informazio gehiagorako ikus lasterbidea:
Argibide gehiagorako jarrai lasterbideari:
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan