Sakonako lur-jauziak harrapaturiko azken kotxea atera da, ia sei hilabete betetzear daudenean

09.10.12
Hirigintza

Sakona mendi hegala eusteko proiektuaren lanak gauzatzen diharduen Viconsa enpresak apirilean gertatu zen lur-jauzian harrapaturiko eta desagertutzat emaniko kotxea aurkitu eta atera du gaur. Apirilaren 21eko larunbat goiz hartan, mendi hegala behera etortzean ekarri zuen haitz eta lurraren azpian egon zitekeela uste zen, eta halaxe izan da, ustea hori baieztatu egin baita. Mendi hegala eusteko eta guztia ezbeharraren aurreko egoerara bueltatzeko lanean diharduten makinek ibilgailua behera etorritako materialaren azpian aurkitu dute. Automobila erabat desitxuratua atera da – formarik gabeko eta birrindutako xaflak besterik ez- ezin izan zaio antza hartu, ez eta zein markakoa zen ere ez zitzaion antzematen. Agenteek zer kotxe zen jakiteko bastidore zenbakia kontsultatu behar izan dute. Aipaturiko kotxea Seat markakoa eta gris kolorekoa da, nahiz eta oraindik ez dakigun modelo zehatza.

Lanak oso aurreraturik daude, obrak aurreikusi bezala aurrera doazelarik modu egokian eta azaroaren amaierarako amaitzea espero delarik. Egindako lanak ondokoak dira, hondeatu modu ezegonkorrean zegoena; horma eutsi eta lotu; sare babeslea jarri eta hondakinak jaso. Horretan ziharduten gaur bertan hondakinak eta jauzitakoak kentzen, eta lanak egin ahal izateko mantendu den plataforma desmontatzen. Kalean oraindik ere zer jaso badagoen ere, kopuru handia jaso eta kendu da.

Kaltetutako automobilen jabeek, jada, kalte-ordainak jasotzen hasi dira

Hamazazpigarren eta azken kotxea atera izanarekin, egun hartako ez beharrean kaltetuta suertatu ziren automobil multzoari amaiera ematen zaio. Kaltetutako jabeen gehienak, jada, jaso izan dituzte Eusko Jaurlaritzaren aseguru-etxeak ordaindu dizkien kalte-ordainak. Horren berri eman digu gaur goizean bertan kaltetutakoan bozemaile den Loli Bello Perosanzek, herriko merkatariak. Irailean taldea haserre agertu zen ezbeharra kudeatzeko eta, batez ere, kalte-ordainak jazo izateko denborekin, luzeegi jotzen baitzuten. Nolanahi ere, kexa agertu eta handik egun gutxira, ordainketak jasotzen hasi ziren.

Bizkaian dugun orografia dela-eta, geologoen iritziz “lur honetan eraikitzea da”, atzo ‘El Correo’ egunkariak argitaratzen zuen artikuluan jasotzen zenez. Lurraldea osatzen dugun 112 herrietatik hamabostean lur-jauziak izan dira azkeneko bost urteetan. Azkena, Ermuan gertatu zitzaigun aurtengo apirilaren 21ean, zorionez, egun horretako ezbeharrean ‘ez zen pertsonarik zauritu eta kalte materialak izan zitezkeenak baino urriagoak izanik”. Geologoek horrelako gertaerak ekiditeko kontrol eta prebentzio neurriak aplikatzea gomendatzen dute. Aipatu artikulu horretan, Ermuan “azkar eta eraginkortasunez” jardun da, hori positibotzat hartuz.

Zerikusirik duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan