Ermukoak parte hartuko Liburutegi Publikoen VI. Biltzar Nazionalean
Ermuko udal Liburutegiak Liburutegi Publikoen VI. Biltzar Nazionalean parte hartuko du eta ponentzia bat aurkeztuko. Burgosen izango da Biltzarra, bihartik ostegunera bitartean -urriaren 9, 10 eta 11n-, eta liburutegiko profesionalen bi urtez behingo topaketa da. Aurtengoan Biblioteca Pública: memoria individual, patrimonio global., izango da aztertuko den gaia.
Liburutegiko arduradun den Sara Gagok aurkeztuko duen ponentziaren izenburua Bertako bilduma, La colección local, construyendo memoria colectiva. El caso de la Biblioteca Municipal de Ermua da, eta biltzarraren bigarren egunean aurkeztuko da, “Bibliotecas y comunidad digital” atalaren barruan, non Liburutegiko arduradunak gai honi buruzko mahai-inguru batean hartuko du parte ere.
Liburutegiko langileen prestakuntza planaren barne dagoen ekimen hau aurretiko lan garrantzitsua eskatu du, ponentzia idaztea eta, batez ere, azken urteotan Bertako Bilduma sortu eta edukiez hornitzeko. Zerbitzu hau, bere planteamendua, ibilbidea eta lortutako herritarren parte-hartzea izan dira Kultura Ministeriotik biltzarrean parte hartzeko gonbitea luzatu digutenaren arrazoiak.
Biltzar honen helburua liburutegi publikoen gaurko ikuspegia ezagutzea da eta geroari begira hausnarketa egiteko aukera ematen du. Bertan herri ezberdinetako eta erkide autonomiko guztietako profesionalak bilduko dira.
Biltzarra hiru ataletan egituratuta dago: digitalaren eragina liburutegi zerbitzuetan, liburutegiak eta komunitatea era digitalean eta azkenengo eguna liburutegiek, artxiboek, museoek eta beste erakunde batzuek elkarlanean burututako zenbait proiektu digital ezagutzeko utzi da. Aurten Kultura Ministerioak antolatu du biltzarra, Europeana, Gaztela eta Leon Erkidegoa eta Burgosko Udalaren laguntzaz.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat