Familiek eta ikasle GEak zeregin garrantzitsua dute eskola eta komunitatean
Ikastetxeetako profesionalek, herrian ditugun ikasleen Guraso Elkarteek, herriko talde anitzetako ordezkariek eta gure udaletxeko langileek Tokiko Gizarte-hezkuntza mahaiaren hirugarren topaketara bildu ziren aurreko astean, familiek eta IGEk eskolan eta komunitatean duten zeregin garrantzitsu eta parte-hartzeari buruz hausnartzeko. Bilera orain sei egun atzera egin zen, Lobiano Kulturgunean.
Topaketan erakunde ezberdinetatik hezkuntza alorrean eta eragile horiengandik hurbil lanean diharduten zenbait profesionalen testigantza eta esperientzia ezagutzeko aukera eduki genuen. Horrela, BIGEko (Bizkaiko Guraso Elkarteen Federazioko), Durangaldea eskualdeko Berritzegunearen ordezkaria eta Gasteizko udalak eta Euskal Herriko Uunibertsitateak elkarlanean egindako lana ezagutzeko aukera izan genuen. Horiez guztiez gain, udalean lankide ditugun eta sail ezberdinetako esperientzia ere ezagutzeko parada izan genuen, ikasleen Guraso Elkarteekin bat aurrera eraman dituzten zenbait egitarau sakonago ezagutuz.
Aurrekoetan bezala, interesgarria izan daitekeen dokumentazioa banatu zen, non gizarte-hezkuntza komunitateak erabil dezakeen udaletxeko zerbitzu/errekurtsoak jaso eta laburbiltzen dira.
Bide batez, jardunaldiaren aitzakiaz, 2012-2013 ikasturte honetan gure udaletxeak martxan jarriko duen zerbitzua aurkeztu izan zitzaien bertaratutakoei, horri “IGEak orientatu eta horiek aholkatzeko zerbitzua” deitu diogularik.
Lotutako albisteak
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian