Gazte, aukera guztiak aprobetxa itzazu

11.10.12
Ekonomi Sustapena

YUZZ Lehiaketa berriaren hedapena egiten ari da, udal Toki Garapeneko Arloa. Hori horrela, inguruan ditugun heziketa zentroekin harremanetan jarri da gazteei informazioa zuzenean helarazteko. Aste honetan, Donostian dagoen YUZZ zentroko irabazlearen kolaborazioa izan dugu.

Peio López de Subijana izan zen iaz “YUZZ” lehiaketaren irabazlea Donostiako. Elgoibarko IMHn egon da eta bere ilusioa eta esperientzia transmititu zien, entzule zituen ikasle gazte guztiak YUZZ programan parte hartzera animatuz. Bestekide batekin, arkitektura eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen zuen eta biek liluratzen zituen ideia berria lantzen hasi ziren, horrela egun errealitate dugun “LEB”, Light Emiting Bottle proiektua sortu zen, ilusioa errealitatea bihurtu borobil bihurtu delarik.

Peiok, IMH-ko ikasleak animatu zituen inguruan dauzkaten aukera guztiak aprobetxatzera, egoera guztietatik asko ikasten baita eta etekina atera dakiolako edozeri. “YUZZ esperientzia oso ona eta emankorra izan da, merezi izan du, adierazi zien ozen”.

YUZZ Lehiaketaren promozioa egiteko zenbait heziketa zentroekin egon gara, Armagintza Eskola, UNI Eibar-Ermua eta Elgoibarko IMH.

Irailaren 28an eta urriaren 3an, DBH UNI Eibar-Ermua ikastetxeak “enpresa berriak sortzea” izeneko moduloan ikasten dabiltzan goi mailako formazio zikloen bigarren kurtsoko zenbait ikasle etorri zitzaizkigun Izarra Centrera. Bisitaren helburua ere, gazteen artean, ideiak sortzeko ahalmena bultzatzea eta autoenplegua irtenbide profesional gisa lehentasuna duela azpimarratzea izan zen. Toki Garapeneko Alorrak gazteen esku jartzen dituen zenbait baliabide ditugu Izarra Centren,esaterako, teknologi enpresa haztegi berria, co-working guneak eta YUZZ programa, besteak beste. Horiek guztiak ezagutzeko parada izan zuten.

Helburu berearekin, urriaren 5ean Armeria Eskolan egon ginen Yuzz lehiaketaren berri emateko. Urrats-Bat-eko programaren teknikariak aurkezpena egin zuen eta ondoren, YUZZ Lehiaketaren informazioa ikasleei eman genien. Peio Lopez de Subijanak azpimarratu zuen bezala: ”gazte, aprobetxa itzazu aurrean dizkizun aukera guztiak, denetatik etekina lortu dezakezu eta”.

YUZZ Lehiaketan parte hartzeko epea irekita egonen da, urriaren 31arte. Informazio osoa web orrian daukazue: www.yuzz.org edo bidali zure ideia nizaguirre@udalermua.net posta elektronikora eta Yuzz programan parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik