Mendiko Kultur eta Kirol jardueren bederatzigarren edizioa

15.10.12
Gizartea

Artarrai Mendi Taldea Mendiko Kultur eta Kirol jardueren bederatzigarren edizioa ospatzen ari da. Jarduere asteburuan eman zaie hasiera Picos de Europa mendi multzora egin den txangoarekin. Amaiera urriko azken larunbatean egingo da, Bidarrai Iparla mendira joanez. Ordura artean, izango dugu gure herrian zer ikusi eta zer entzun, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, argazki rallyak eta Mugarriz Mugarri irteera gauzatuko baitira. Jardunaldiek mendizaletasuna hedatu eta ezagutaraztea dute helburu.

Biharko egunean mendiak dituen arriskua keta horrena urrean hartu beharreko segurtasun neurriei buruz mintzatuko zaigu Antxon Burciok, Euskal Mendizaleen Federazioko kideak. Hitzaldia Lobiano kulturgunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Asteazkenean Euskadi eta Espainiako zailtasun eskaladan txapelduna den Irati Andaren hitzak entzuteko parada izanen dugu, leku eta ordu berberean. Andak bere esperientzia izango du hizpide, “Hamarkada bat Harkaitz artean’ izeneko hitzaldian. Ostiralean, ikus-entzunezkoa eskainiko du SOS Himalaya-, Iñaki Ochoa de Olza Fundazioko kide batek.

Jardunaldien barna dago baita ere, aurtengo Mugarriz Mugarri ekimena, zeina larunbat honetan –urriaren 20an- gauzatuko den.

Datorren astean, egitarauak aurrera jarraituko du. Asteazkenean Miguel Angel Ramos eta Maria Rosario Arrizabalaga bikoteak Baltintanen edukitako esperientzia kontatuko digute. Amaiera, urriak 27ko larunbatean egingo da, Bidarrai Iparla mendira joan eta hori igoz.

Jardunaldien aste hauetan zehar Artarraik prestatutako ikus-entzunezko eta argazki bildumak ikusgai izango ditugu Torrekoako bideo-horman, itzalita mantendu duen matxura teknikoa konpondu eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera