Victoria Arriaga Rementeriak ehun urte bete ditu: Zorionak!

16.10.12
Gizartea

V. Tomas Lasuen zenaren alargunak mendea bete zuen atzokoan. Ez da marka makala, gehienok ez baika iristen ez, seguruenik, iritsiko. Amama dotore dago oso dago, fisiko itxura ona eta guapia egoteaz gain, osasuna lagun eta buru azkarra mantentzen du. Gaur goizean Foru Aldundiko . Vitalitas enpresako eta Nagusilan elkarteko ordezkari eta lagunek Abeletxeko Egoitzara arte joan zaizkio urtebetetzea zoriondu eta besarkada bat emateko. Bertaratu diren guztiek zertxobait eraman diote opari: loreak, detaileren bat edo beste. Nagusien Egoitzako zuzendaritzak lurrindegi produktuen kaxatxoa oparitu dio, Debako Santiago hondartzara orain aste batzuk lehenago eginiko txangoaren argazkiarekin batera. Foruy Aldundiko ordezkari den Estelak artista ospetsu baten koadroa ekarri eta eman dio, lora sorta batekin batera. Halaber, Nagusilan elkarteko kideek ere ohi duten bezala ez dute kalerik egin eta familiakoekin batera bertan izan dira, lorak eramateko eta beren aitortza egiteko.

Entrega handiko eta makina bat lan egindako pertsonaren bizitza

Eitzako ‘Bizinai’ baserrian etorri zen mundura Victoria 1912, urtean. Familia handi batean, bederatzi anai-arraeba baitziren. Tomas Lasuenekin ezkondu eta Zaldibarko auzo berberean geratu ziren bizitzen ‘Espillazpi’ izeneko baserrian. Bertan biziz eta lan eginez senargaiek, lau seme-alaba ekarri zituzten mundura. Beraien baserria A-8 autobidea egiteko diseinuaren tartean zegoela eta, eraikina eraitsi zutenean alde egin behar izan zuten. Ermuko Ongarai auzora etorri ziren bizitzera, Victoriak ostalaritzako negozioa aurrera atera zuelarik ia berrogei urtez. Gaur egun bi anai-arreba bizirik ditu, baita Alberto, Rosita, Ricardo eta Arrate seme-alabak ere. Horiek 8 iloba eta 7 biloba eman dizkiotelarik, gehienak Ermuar jaio eta oraindik ere gure artean bizi direlarik. Urtebetetze berezi honetan etxekoak hurbil izan eta sentidu ditu Victoriak. Gaurkoa lan eta eskola eskola eguna denez gero, família osoa laster bilduko da mahai baten inguruan amama omendu, bapo jan eta beragatik topa egiteko. Bihotzez, ermuarron izenean orohar eta, bereziki, etxekoen eta ezagutzen zaituzten guztien partez: Zorionak

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du