Mugarriz mugarri ibilaldiaren V. edizioa larunbatean
Artarrai mendi taldeak Ermuko lurralde mugen arteko bosgarren mendi ibilaldia antolatu du larunbaterako. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bildu eta abiatuko dira goizeko 8etan. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea erritmo lasaian eta sei bat ordutan edonork egiteko modukoa da, baldin eta oinez sarri jarduten badu. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Dena den antolatzaileek aldez aurretik izena ematea gomendatu dute, parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko baitiete eta taldearen kopurua ezagutzea komenigarria zaielako. Iaz berrehun lagunek parte hartu zuen ibilbidean. Ea aurtengoan pertsona gehiago animatzen diren.
Txangoa orain lau urte antolatu zen estreinakoz eta ‘Mugarriz Mugarri’ izenaz da ezaguna, lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena bera erabiliz. Tamainari erreparatuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek tamainaz are handiagoak dira.
Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz zapalduz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.
Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baserriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da