Ostiralean Berbalaguneko XI. edizioa aurkeztuko da
Ostiral honetan Berbalaguneko XI. edizioaren aurkezpena egingo da. Euskaldun berriak zein euskaldun zaharrak batu eta euskara praktikan jartzeko asmoa duen egitasmo honek aurten hamaikagarren urteurrena betetzen du. Urte hauetan zehar herritar mordoak hartu du parte; astean behin eta ordu betez egiten diren topaketan eta horrek herrian euskararen erabilera handitzea ekarri du. Kaltxango AEK, Udal Euskaltegia, Euskal Birusa elkarteak eta Udalak sustatutako ekimena bere fruituak ematen ari da eta egitasmoa zabaltzeko eta indartzeko asmoz, Udalak berak eta Euskaraz Kooperatiba elkarteak sinatutako hitzarmenari esker, aipatutako taldeez gain, hainbat ikastaro eta jarduera burutuko dira herrian.
Izena ematea doakoa eta benetan oso aukera ona modu atsegin batez euskara praktikatzeko eta dakienak ikasten duenari laguntzeko. Aurkezpena, ostiral honetan, arratsaldeko 19:30ean Lobianon kulturguneko antzerki gelan izango da eta egitasmo bera azaltzeaz, iazko jardueretako diaporama ikusteko aukera egongo da. Gainera aurten Hipo y Condrias antzerki taldeak hainbat esketx eskainiko ditu Berbalagun barruan sortzen diren egoeraren inguruan. Amaieran luncha eskainiko da.
Bestalde, izena emateko azken eguna urriaren 24an izango da herriko euskaltegietan zein udal Euskara Sailean.
Informazio gehiago:
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko