Bularretako minbizia: irakurketa gida eta ikus-entzunezkoak

18.10.12
Udal Liburutegia

Bihar Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna da eta Ermuko udal-liburutegiak liburu gida, ikus-entzunezkoak eta web baliabideak landuko ditu gaixotasun hau ikusgarria izateko egiten diren ekintzekin bat egiteko eta antzemate goiztiarrak duen garrantzia azpimarratzeko.

Gida hau, gai bezala gaixotasunean eta gaixotasuna igaro eta gero bizi kalitatea hobetzeko dauden liburuekin osatuta dago, bularretako minbizia jasan duten emakumeen kontaketak, papel formatuan dauden autobiografiak, komikiak, liburu elektronikoa edo dokumentalak ere egongo dira. Baita aurte Pulitzer saria irabazi duen saiakera zientifiko eta dibulgatzailea, gaixotasun hau kultura, gizartean eta politikan nola ikusten den buruzkoa. Gainera umeentzat zuzenduta dauden liburuak aukeratu dira, elkarrizketa bultzatzeko eta umeekin gai honi buruz hitz egiteko.

Gomendatzen diren ikus-entzunezko materialen artean, protagonista bezala gaixotasun hau duten pertsonei buruzko pelikulak daude, on-line errekurtso aukerak gaixotasunaren antzematean lagundu, argitu eta bideratu egiten dutenak. Elkarte ezberdinen Web ofizialak, ikerketa taldeak edo programak ere badira.

Gida hau Facebook-en kanpaina hau bultzatzen duten taldeekin bat egiten du eta Minbiziaren Aurkako Elkarteko (aecc) helbideak agertzen dira, bere probintzi batzako atalean eta Ermuko Tokiko Egoitzan.

Gida honetan agertzen diren material gehienak Euskadiko irakurketa publikoko sarean daude. Urriko 15tik 21eko astean, liburutegian gai honi buruzko liburuak ikusgai egongo dira eta aecc-k Ermuan egingo dituen ekintzen gida bananduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat