Parte-hartzea %48 pasatxo da arratsaldeko 6etan, 2009an baino lau puntu gutxiago

21.10.12
Erakundea

Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 4 puntu gutxiago da, 2009koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %48,12 dela ezagutarazi da, hauteskunde mahai guztietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.112 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.310 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela hiru urte ordu berean erregistratutako parte-hartzea %52,26 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.160 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.112 dira, hau da 48 pertsona gutxiago.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Denbora tarte horretan partaidetzak gora egingo edo nola geratuko den auskalo. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu