Zer da emakume izatea Palestinan?

22.10.12
Berdintasuna

Zer da emakume izatea Palestinan? Seguruenik munduko beste leku askotan antzera. Nolanahi ere, badaude nabardura batzuk; konnotazio ezberdinak, kontrajarriak eta herri horren baldintza historiko espezifikoari eta generoari berari estuki loturik izanagatik.

Palestinako mugimendu feministak lanean ari dira pertsonaren estatutu proposamena idatzi eta definitzeko, Kode Zibilaren bidez eta horretan oinarriturik, oraindik ematen ez den generoen arteko berdintasuna eskatzeko xedez. Eta aldi berean xaria edo lege islamikoaren interpretazio eskuzabalagoa lortzeko baita ere.

Saio bikoitza izanen dugu; 4:30etan Emakumeen Topagunean eta 19:00etan Eskilarapekon

Horretaz hitz egiteko biharko asteartean -urriaren 23an-, Palestinako emakumeen egoerari buruz hitzaldi interesgarria emango du Juani Ruiz Sánchezek, Health Work Committees (HWC) gobernuz kanpoko erakundearen kidea. Ekitaldia arratsaldeko lau eta erdietan hasik oda eta sarrera doan da. Bigarren saio bat izanen dugu arratsaldeko zazpietan Eskilarapekon.

Informazio gehiagorako ikus HWC erakundearen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan