Liburutegiaren Eguna: urriak 24

23.10.12
Udal Liburutegia

Bihar -urriaren 24a- Liburutegiaren Eguna da. ospakizunarekin, Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz antolatutako “Liburutegiak topaleku – Las bibliotecas, un lugar de encuentro” kanpainari hasiera ematen dio. Kanpaina honen helburua herri desberdinak ezagutzera ematea da.

Ospakizun honen inguruan astean zehar zenbait ekintza burutuko dira:

  • Gaurko programa
    • Irakurleraren Eguna. Egun osoan liburuak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean liburu eta ikuskizunetarako txartelak zozketatuko dira.
    • Arratsaldeko 17:00etan – Cuentos para la piel. 0 eta 2 urte bitarteko ume eta euren gurasoentzat. Masajeak, olerkiak eta ipuinak familia artean partekatzeko. Iraupena 45 minutukoa izando da. Gazteleraz. Plaza mugatuak. Izena eman behar da.
    • Arratsaldeko 18:00etan. - 0 eta 2 urte bitarteko ume eta euren gurasoentzat. Masajeak, olerkiak eta ipuinak familia artean partekatzeko. Iraupena 45 minutukoa izando da. Euskeraz. Plaza mugatuak. Izena eman behar da.

Urriak 24, asteazkena

Urriaren 24an, osteguna, Liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiei Liburutegi Publikoekiko konpromezua adierazten duen txapa bana oparituko zaie.

Egun horretan, eta maileguz hartu daitezkeeen liburu, musika eta pelikulak, irakurketa gida eta ekimen desberdinak (irakurketa kluba, bideoforuma eta janari tipikoen dastaketa) direla medio Kuba eta bere kultura ezagutzera emateko kanpainari hasiera emango zaio. Ekintza guztiak azaroan eta abenduan burutuko dira Ermuan bizi diren kubatarren laguntzaz.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat