Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko UEra bisitaldia, adimen Teknologiko YUZZ lehiaketa ezagutarazteko

23.10.12
Ekonomi Sustapena

Udal Toki Garapeneko Alorra bihar Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola bisitatuko du, adimen Teknologiko YUZZ lehiaketa ikasleen artean ezagutarazteko.

Yuzz lehiaketa bat da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoena eta teknologi oinarritutako proiektu onenak bildu eta horiei laguntzeko. Adimen teknologikoko proposamenak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Udal Toki Garapeneko Alorrak eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak elkarlanean ari dira Integra proiektu europarrean, zenbait ekintza garatzeko. Abagune honetan, bi erakunde hauen helburuak berdinak dira; gazteei lan munduratzeko irtenbidea bermatzea da, batez ere, momentu konkretu honetan norbere enpresa sortzea aukera interesgarria dela ahantzi gabe.

Yuzz adimen teknologikoko lehiaketa gazteei zuzendutako ekimena, talentua bilatzeko xede duena. Banesto Fundazioak bultzatzen du, beste 40 toki kiderekin, esterako, Intel enpresa, Tuenti, eta Emprendedores aldizkariarekin laguntzarekin, besteak beste. Lehiaketaren informazio guztia webgune honetan dago: www.yuzz.org

Toki Garapeneko Alorrak behar dituzten azpiegiturak utziko dizkie 20 gazte ermuarrei. Zazpi hilabetez IZARRA teknologi Zentroko hazitegi berrian beren proiektu teknologikoa landuko ditzaten. Halaber, Banesto Fundazioaren eskutik mentoreak eta aholkularitza jasoko dute. Ondoren, proiektu onenak eta talentu handiena duten gazteek Silicon Valleyra joateko aukera izanen dute. Proiektuak bidaltzeko idatzi: nizaguirre@udalermua.net postontzira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik