San Martin ate joka: azoka eta kultura egitaraua prest

24.10.12
Euskara

Azaroa gero eta hurbilago dugu eta, ondorioz, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen San Martin azoka ere. Azoka azaoaren 10eko larunbatean egingo da. Ekimenak hogeita hiru urte daramatza hazten eta sendotzen. Izan ere, ez da egun bakarrera mugatzen. Egun bakarrak ez gaituelako asetzen, gutxitegi da. Hori horrela, duela zenbait urtetatik hona San Martin azoka jarduera kulturalez dotore jantzita etortzen zaigu, azaro osoan zehar luzatuz. Horri esker, gure ama-lurrak ematen dizkigun produktu ezin hobeen festa luzatu egiten dugu, zuku gehiago ateratzeko.

XXIII. San Martin azokaren programa, pdf formatuan uzten dizuegu, bertan baitaude jarduera, ekitaldi eta horien ordutegi eta xehetasun guztiak.

San Martin azoka, ez datorkigu ortozik, berarekin eta bere testuinguruan kultur programa zabala baitakar: San Martin kulturala deritzan jarduera multzoa. Ondoren uzten dizuegu prestatutakoaren zerrenda:

  • Azaroaren 2an, ostirala:
    • Bertso jaialdia:Sustrai Kolina, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Angel Mari Peñagarikano, Beñat Ugartetxea bertsolariak. Gai jartzailea: Josu Goikoetxea. Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 10€. Ermuko Udalak antolatua.
  • Azaroaren 5ean, astelehena
    • Talo ikastaroa. 19.00etan Leku Eder Elkartean Aldez aurretik eman behar da izena 943 030465. Prezioa: 2€. Euskal Birusak antolatua.
  • Azaroaren 7an, asteazkena
    • Sagardo dastaketa. Bizkaia, gipuzkoa eta Asturiasko sagardoak. Lobiano kulturgunean Lobiano Elkarte Gastronomikoak antolatua.
  • Azaroaren 12an, Astelehena:
    • Gaztañerre eguna. Afari-merienda autogestionatua, 19.30etatik aurrera Erretena Elkartean. Edariak eta gaztainak doan. Kaltxango AEK euskaltegiak eta Ermuko Berbalagun praktika-egitasmoak antolatua.
  • Azaroaren 16an, ostirala:
    • Antzerkia. “Goenkale (Markesaren erretratoa)”. Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 10€. Udal Kultura Sailak antolatua.
  • Azaroaren 17an, larunbata:
    • Umeentzako antzerkia. ‘Alabatxo’. 17.00etan Lobianon. Sarrera: 4€. Udal Kultura Sailak antolatua.
  • Azaroaren 22an, osteguna:
    • Zine kluba. ‘Gazta zati bat’ . 20.30ean Ermua antzokian. Jon Maiarekin solasaldia.Sarrera 3,5€. Mudo Drogot eta Ateneo Libertariok antolatua.
  • Azaroaren 30ean, ostirala:
    • Kontzertua. Benito lertxundi. Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 18€. Udal Kultura Sailak antolatua.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko