Ezagutu Kuba liburutegian eta Munduko Paisaien kanpainari esker
Liburutegien Nazioarteko Eguna aitzaki eta abiapuntu hartuta, Munduko paisaiak izeneko kanpaina hasiko dugu gaur, urriaren 24 honetan. Kanpina hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hamaika udal liburutegiekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.
Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta alderantzizkoa. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera emango du udal herritarren artean. Ermuko udal liburutegiak Kuba hurbildu eta ezagutaraziko digu: hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika, ahozko tradizioa eta hango kultura eta geografiako beste hainbat aspektu. Horretarako jardueraz gainezka datorren agenda erabiliko du, Irakurketa-gida, argazki erakusketa bat, mendizaletasunari buruzko hitzaldiak eta gazteentzako bideo-foruma, besteak beste.
Jarduera horiek guztiak gauzatzeko udal liburutegiak hainbat laguntzaileren lankidetzan baliatuko da; besteak beste, Ermuan bizi diren kubatarrenena, eta bideoforuma dinamizatzen arituko den bidaia eta gai sozialetan aditu Xabier Bañuelos–ena hain zuzen ere.
Kanpaina hau aurreko urteetako ‘Liburutegiak Topaleku’ titulukoaren lekukoa hartzen eta hari jarraipena ematera dator. Orduan gauzatutako jardueren artean, munduko egunkariak edo hizkuntza ezberdinetako hiztegitxoak martxan jarri ziren. Udal Liburutegiko lankideen esanetan, "honelako proiektuekin kulturen arteko ezagutzarako orain dela zazpi urte hasitako lana indartu egiten da, lan horren emaitzez egunetik egunera udal liburutegiko eta bere zerbitzuetako erabiltzaile atzerritarren kopurua handituz doalarik”.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat