Elkartasunaren zaporea, udal Merkatuari esker

26.10.12
Gizartea

Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkarteak (AECCk) bere jarduera eta kanpainatarako dirua biltzen saiatuko da asteburuan Ermuan. Horretarako, herriko batzordeko boluntario taldeak pintxo eta edariak eskaini eta salduko dituzte larunbat goizean Merkatu plazan.

Taldeak horretan Merkatu plazako Dendarien eta EMOE elkartera bildutakoen laguntza osoa izango du, bertako Elkarteak zerbitzatuko diren jakiak prestatzeko genero eman baitute musu-truk. Izan ere, plazako merkatariek hitzartu dute odoloste, txistorra, ogia, ardo eta edariak emateko egun eta ordua. Ondoren taldeko boluntarioek sukaldaritza lana egin eta pintxo gozoak zerbitzatuko dituzte, goizeko 11:30etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Urteroko legez, zerbitzu bakoitzean odoloste, txistorra ogia eta ardo edo garagardoa zerbitzatuko dute, 2 euroren truke.

Bi elkarteen arteko lankidetza aspalditik dator. Izan ere, aurtengoan ekimenaren seigarren edizio beteko baita. Antolatzaileen esanetan, herritarrek harrera oso ona egiten diogu urtero ekimenari, eta aurtengorako ere horrela izatea espero dute.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu